NEGOZIATU OTE DU UDALAK REPSOLEKIN UZTARRETA GASOLINDEGI BERRIAN ESKORIATZARRAK KONTRATATU DITZATEN?

Duela  hilabete inguru jakin genuen komunikabide desberdinetan (hemen Goienakoa), Repsol enpresak azaroan irekiko zuela AP-1 autobideko Uztarretako gasolindegia.

Autobidearen eraikuntzak hainbat gora behera izan ditu Eskoriatzan azken urteetan. Aurreko legealdi bukaeran udalak eskaera zerrenda luze bat bidali zion Bidegi eta Foru Aldundiari, Eskoriatzan autobideak eragindako kalteak nolabait konpensatzeko, baina horren berririk ez daukagu, bertan beste eskaera batzuen artean, Santa Ana auzoaren inguruan aparkaleku bat, eta abar luze bat eskatzen zen. Legealdia bukatu zenean, Bidegiren esanetan, Eskoriatza zen Gipuzkoako herri bakarra autobide desberdinek erangindako kalteen ordainetan konpentsazioak zehazteko hitzarmena sinatu gabe zuena. Aretxabaleta eta Arrasateko udalek, Eskoriatza baina askoz gutxiago kaltetuta, sinatu zuten hitzarmena; baita ere Donostiako biharren sahiesbideak pasatzen zituen udalerriak.

Ordutik hona Aldundiak egin dituen lan bakarrak elizateetako errepideak konpontzea izan da, baina hori bestela ere egin behar zuen, bere ahalmenezkoak bait dira. Baina ziur gaude orain Bildu Foru Aldundian eta Eskoriatzako udal gobernuan egonik laister ikusiko ditugula gure udalerrian Bidegik eta Aldundiak bultzatutako hainbat lan autobidearen eragina “ordaintzeko”. Dena dela, por si akaso eserita itxoitea hobe, orain dirurik ez omen dago.

Badago ordea gai bat guzti honetan udalak ez duena landu edo behintzat ez duguna jakin, hau da, gasolindegiko lanpostuena. Aurrean aipaturiko Goienako berrian Repsolek Lanbide enplegu zerbitzuarekin egin behar duela adierazten da.

Beste kasu batzuetan, Mendigoia hotelaren kasuan, nahiz eta zoritxarrez orain itxita egon, udalak enpresarekin negoziatu eta  eskoriatzarrak kontratatzeko “presionatu” zuen.

Egin ote du gure udalak horrelakorik autobideko gasolindegiaren kasuan?  Agian oraindik denboraz dago.

Nahiz eta Repsolek ez duen inolako obligaziorik horrelakorik egiteko, gogoratu behar da udalak izan duela eraikuntza lizentzia emateko ahalmena, eta horrekin batera eskoriatzarren lehentasuna “bultzatzeko” aukera.

Zabaltzen denean, Uztarretan kafetxo bat hartuaz, ikusiko dugu zenbat eskoriatzar dauden lanean.

Advertisement

Los comentarios están cerrados.

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.